Aurten ere ederki joan da, Olhain ikastolak eta gaztetxeak, Herriko Etxearen laguntzarekin antolatu duten bertsu afaria.
Joan den urtean baino jende gutxiago bildu zen, 50 bat lagun inguru. Hastapenean giro nahiko hotza izan zen, baina Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak kantatzen joan ahala, giroa berotuz joan zen eta irri ederrak aditu ziren. Karlos Aizpurua aritu zen gaia ematen eta ederki tartekatu zituen herriko kontuak, kanpokoak eta jokoak.