Heldu den otsailaren 13 eta 14an ospatuko dira ihauteriak. Urtero bezala, larunbatarekin, herriko gazteak etxez-etxe ibiliko dira eskean. Elbarrunetaik abiatuko dira eta Iharlar eta Istilarten barna Lehenbizkaira joanen dira iluntzean herriko plazan finitzeko. Han festa giroan segituko dute Herriko Etxeko Edantegiko Maixan eta Veroniquek ekarraraziko duten musika jartzailearekin.
Biharamun goizean zanpantzarren auzia eginen da mezatik lekora eta bere pekatu guztiak barkatuak izan daitezen plazan erreko. Ondotik, herri bazkaria izanen da Omordian Olhain ikastolak antolaturik. Txartelak Herriko Etxeko Edantegian erosi behar dira.
OHARRA
Ihauterietako igandean Omordian eginen den herri bazkarirako txartelak Herriko Etxeko Edandegian daude salgai.