Isun haundiren bat saiheste aldera, ohar bat jakinarazi du Udalak. Badirudi, lur-mugimenduak baimenik gabe egiteagatik isunak jartzen ari dela Nafarroako Ingurumen Departamentua, eta horrelakorik ez gertatzeko, baimenik gabe ez deus egiten hasteko ohartarazi die Udalak herritarrei.