Futbolean aritzeko plazan egoten diren porteria edo ateekin zer egin erabakitzen ari da Udala. Izan ere, segurtasun aldetik, lotuak egon behar dute, baina kendu eta jarriz ibiltzen dira, eta batzuetan plazaren alde batean baztertuak gelditzen dira.
Alde batera uztea legez ez dago onartua, eta Udalak hainbatetan jaso ditu Foru Poliziaren abisuak. Horregatik ari da porteriekin zer egin eztabaidatzen, eta buruan darabilen asmoetako bat, ateak plazatik kendu eta behar direnean Udalari eskatzea da.
Oraindik erabaki gabe dago zer egin, eta beraz, ikusiko da zer gertatzen den.