Sekretarioaren etxeko teilatua konpontzen saiatuko da aurten Udala

Fermin ETXEKOLONEA 2010eko otsailaren 1a

Uhaldeko teilatuak erortzeko arriskua duela-eta, auzolanean moldatu nahi da aurten. Fermin ETXEKOLONEA

Egoera txarrean dago eta Udalaren aspaldiko nahia da konpontzea

Garai batean idazkariaren edo sekretarioaren etxea izan zen Uhaldea obra baten beharrean dago; ez dago luzaroan horrela egoteko. Eta hori aurten konpontzea Udalaren lehentasunetako bat izanen da.
Bere garaian, Nafarroako Hirurteko Planean aurkeztu zuen Herriko Etxeak proiektua, baina atzera bota zioten. Orain berriz hartu du proiektua esku artean, eta teilatua moldatu nahi dio. Obra dirulaguntzaren batekin eta auzolanean egitea da asmoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun