Xaloa Telebista herrian grabatzen

Arkaitz MINDEGIA 2010eko otsailaren 1a

Nafarroako mendialdeko 42 herritan saio bereziak grabatzen ari da azaroaz geroztik Xaloa Telebista. Ituren eta Zubietara ere ailegatu da eta aste honetan herrian barna grabaketak egiten ari da. Guztira zortzi saio eginen dira, eta horietako bat platoan grabatuko da ortziral honetan, Herriko Etxeak utziko duen gela batean. Goizean eskolako haurrak izanen dira protagonista, eta bertzeak bertze, jokoetan eta telebistako lanean ariko dira. Arratsaldean, berriz, herriko gainerakoak pasako dira platotik. Xaloa Telbistak hilaren 8ko astean emitiko du aste honetan grabatutakoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun