Ur-horniduran aldaketak

Arkaitz MINDEGIA 2010eko otsailaren 1a

Joan den urte bukaeran jarri zen ur-horniduraren sistema berria martxan, Aurtitzen ura edangarria bihurtzeko dagoen plantatik. Planta honetatik Zubieta, Ituren, Elgorriaga, Doneztebe eta Sunbillako herritarrak hornitzen hasi dira.
Sistema honek aldaketa batzuk ere ekarri ditu funtzionamenduan, eta horren ondorioz, prezio berriak ezarri dira.  Hiru hilabetez ur kontagailuak irakurriko dira eta ondotik erreziboa pasako da. Edozein zalantza argitzeko Herriko Etxera jo behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun