Urtero uda aldera langabeak kontratzeko Nafarroako Gobernuko Enplegu Zerbitzuak ematen duen dirulaguntza aurten ere jasotzeko eskaera egin du Udalak.
Hiru langabe hartzeko eskatu du, eta langile horientzako Udalak esku artean dituen proiektuak, berriz, hauek dira: herritik Tellerirako bidea konpondu, eta ahal bada, hormigoia bota, eta horrekin batera, herritik Mokoro aldera doan bidea garbitu. Bertze bide batzuetan ere lanak egin nahi ditu Udalak.