Erradiadoreak paratuko dira ostatuan eta hesiak bide bazterretan

ttipi-ttapa 2010eko otsailaren 1a

Espainiako Gobernuak martxan paratu duen E-Planarekin 20.000 euro hartuko ditu Udalak, eta diru hori hainbat lan egiteko erabiliko da. Lehenbizi eginen den lanetako bat Herriko Ostatuan erradiadoreak paratzea izanen da.
Horren ondotik, eta gelditzen den diruaren arabera, zenbait bidetan hesiak edo bazter-babesak paratuko dira. Bertzeak bertze, Galtzadakobordara doan bideko zati batean, eta Itturriotzeko bideko bertze zati batean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun