Krisi ekonomikoa dela-eta, Espainiako Gobernuak abian duen E-Planean, herri sarreran eta baserrietara joateko bideetan hesiak edo bazter-babesak paratzeko dirulaguntza eskatuko du Udalak. Biztanleriaren arabera emanen du laguntza, eta Oitzen kasuan, 17.000 euro inguru hartuko dira, iaz baino guttiago.