Ur depositu berria

ttipi-ttapa 2010eko otsailaren 1a

Aste batzuetako atzerapenen ondotik, eta azken orduko makurrik ezean, joan den astean paratzekoa zen martxan ur depositu berria. Berez,  joan den urte amaieran hastekoa zen herritarrak hornitzen, baina lanak gibeleratu egin ziren. Altu dago depositu berria eta altueran egonik presioa erregulatzeko balbulak paratu behar izan dira etxeetan. Lan horiek guztiek eragin dute atzerapena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun