Inauteri aldi honetan, herri guztietan mozorro, otordu, puska-biltze eta gainerako ohitura politak izaten dira. Eta Oitzen ere, gainerako herrietan bezala, inauteriak ospatuko ditugu. Erran beharra dago, badirela urte batzuk herriko jendea mozorratzetik gelditu zela, baina badirudi aurten herriko gaztetxoenak ohitura onak jarraitzeko prest daudela eta mozorrotu eta etxez-etxe puska bila ibiliko direla. Ea egia den eta herriak ohiturari jarraitzen zaion.
Gauean afaria Herriko Ostatuan
Urtero bezala, aurten ere ez da faltako inauterietako seinaleari eusten dion afaria. Otsailaren 27an izanen da, eta Herriko Ostatuan 21:00 aldera jendea biltzea espero da. Gaua alaitzeko Agerralde akordeoilaria izanen dugu gurekin. Besta ederra egitea da helburua eta denok ederto pasatzea.