Kultura kontseilaria haurtzaindegian bisitan

ttipi-ttapa 2010eko otsailaren 1a

ttipi-ttapa

Joan den urteko otsailaren 2tik haurrak ikasgeletan bazeuden ere, urtarrilaren 28an Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak egindako bisitarekin Askin haurtzaindegiari nolabaiteko inaugurazio ofiziala eman zioten. Kontseilariarekin batera, Teresa Aranaz Hezkuntza Departamentuko Antolaketa, Kalitatea eta Berrikuntza zuzendari nagusia, Miguel San Miguel alkatea eta Oskar Mindegia, Gloria Agerri eta Juana Muñoz izan ziren bisitan. Diana Bruño zuzendariaren azalpenak adituz ikusi zituzten haurtzaindegiko instalazio guziak. Haurtzaindegia bisitatu ondotik, San Miguel ikastetxea eta Mendaur institutura joan ziren, aitzinetik, pilotalekuan egindako lanak eta gimnasioaren moldaketa lanak ikusita. Sara Maylin eskolako eta Ainhoa Mitxeo institutuko zuzendariekin bildu ziren eta hauek heldu den urterako leku arazoak izanen dituztela-eta, laguntza eskatu zioten kontseilariari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun