Muskulazio gela eta erabilera anitzeko gela egin dira kiroldegian

ttipi-ttapa 2010eko otsailaren 1a

Horrekin batera inguruan ere lanak egin dira

Kirola maite dutenek aukera berriak aurkituko dituzte berriki zabaldu den kiroldegi haundituan. Muskulazio gela berria eta erabilera anitzeko bertze gela bat egokitu dira, gimnasia egiteko edo arte martzialetarako erabiliko dena, bertzeak bertze. Lasterka egiteko zintak, bizikletak, kaloria erretzeko makinak... 09:00etatik 22:00etara egoten da zabalik.
Urteko bonoa 150 euro gostatzen da eta horrekin aipatu bi gelak, sauna, dutxak, igerilekuak... erabil daitezke. Lan hauek aprobetxatuz, ingurua ere txukundu da eta aparkalekuak, argiak, espaloiak, bankuak... paratuko dira.
Espainiako Gobernuak joan den urtean emandako 269.376 euroekin egin dira lan hauek.

Obra gehiago
Herrigunean edo alde zaharrean pibote hidraulikoak paratzeari ere ekin dio Udalak, ekitaldiren bat dagoenean erabiltzeko. Horrela, hesiak paratu eta kentze hori saihestuko da. Izan ere, pibote hauek erdi-automatikoak dira eta lurrean sartuak daude, eta behar denean, automatikoki igotzen dira.
Horrekin batera, altzariak ere erosi dira: paperontziak, bankuak, bizikletak uztekoak...
Hauetarako 23.102 euroko laguntza hartu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun