Jende dezente bildu zen urtarrilaren 24an Ulibeltzak Elkartean, Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren azken-laurdena ikustera. Ale politak entzuteko aukera izan zen eta irabazlea Xabier Legarreta aranoarra izan zen. Hurrenez hurren, nola gelditu ziren: Xabier Legarreta (414,5 puntu); Iñigo Ibarra (385 puntu); Iñaki Aleman (375 puntu); Aritz Saragueta (357 puntu); Ekaitz Astiz (334 puntu) eta Egoitz Gorosterrazu (330,5 puntu).