Euskal Herriko Mus Txapelketaren barne, martxoaren 6an Iruñean jokatuko den bigarren fasean ariko direnak Koro Zelaieta eta Izaskun Maiz bikotea eta Mikel Arretxea eta Iñaki Mikelarena bikotea izanen dira. Bi pareja hauek izan baitziren urtarrilaren 22an Ulibeltzak Elkartean jokatu zen kanporaketako txapeldunak eta azpitxapeldunak. Martxoaren 6an Iruñeko Arrano elkartean ariko dira.
Guztira 16 bikotek eman zuten izena, eta hirugarrenak Rakel Urtxegi eta Mª Jesus Iriarte izan ziren eta laugarren Jose Luis Agirre eta Jose Miguel Galain gelditu ziren.
Lerro hauen bidez, antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkie Ulibeltzak Elkarteari, sariak emateagatik eta lekua uzteagatik.