Mendi irteerak

Joseba eta Nerea 2010ko ots. 1a, 14:54

Utzitako argazkiak

Azken urteetan bezala, aurten ere hasi dira mendi-irteerak Altxata Kultur Elkartearen eskutik. Lehenengoa San Antonera izan zen urtarrilaren 17an. Arrakastatsua izan zen, 18 lagun joan baitziren. Bigarrena Sunbillako inauteriak ikustera izan zen. Ohitura den bezala, Larraburuan bazkaria egin zuten mendi-bueltaren ondotik. Otsailaren 7an, berriz, Azkura joateko intentzioa dute, ondotik, Gorospilko txabolan gosari ederrarekin akabatzeko. Parte hartu nahi duten guztiek badute aukera, haur, gazte nahiz helduentzat irekiak baitira irteerak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun