Nor da Miren Martin?
Neska alaia eta edozein gauzetarako beti prest dagoena.
Besta egiten, ikasten edo lanean. Zeinetan moldatzen zara hobekien?
Besta egiten.
Doneztebe ez den besta egiteko toki bat?
Azpeitia.
Zer du bada Azpeitik?
Giro polita, hemengoaren antzekoa.
Baduzu afiziorik?
Txistua jotzen dut eta zaldian ibiltzea ere gustatzen zait.
Txistulari bezala, urtero huts egiten ez dituzun egunak zein dira?
Eguberriak, San Pedro bestak, Txistularien Eguna...
Inauterietan inoiz jauntzi duzun mozorrorik gustukoena edo politena?
Joaldunena.
Nola doaz Gazte Burrunbako diru kontuak?
Ongi, ongi.
Zein da Gazte Burrunbaren egoera?
Jendea ez da sobera sartzen laguntzera, eta beti erraten egon behar da, baina hori betikoa da. Gaudenak gustura gaude eta hori inportantea da.
Zer da Doneztebetik gehien gustatzen zaizuna?
Nire herria da.
Amets bat?
Bordatxo berriz ere xutik ikustea.