Gobernuak emandako hitza betetzen ez duenean

ttipi-ttapa 2010eko otsailaren 1a

«Gozamenez programak gazteen gaitasunak garatzen lagundu nahi du bilakaera pertsonalean aurrera egin dezaten»

Gozamenez/Con mucho gusto gazteentzako sexualitateari buruzko programa komunitario bat da. Hainbat erakunde eta baliabide publikoetako heziketa sexualeko profesionalek zein gazteek eta elkarteek hartzen dute parte. Helburua gazteen sexualitatea jorratzea da, ikuspuntu positibo, plural eta aberasgarri batetik abiatuta. Gozamenez programak gazteen gaitasunak garatzen lagundu nahi du bilakaera pertsonalean aurrera egin dezaten, eta era berean auto-zainketaren jokamoldeak erabiltzen motibatzea haien osasun sexuala babesteko eta zaintzeko. Hamar lan-urtetako eskarmentuak egungo maparen erradiografia egitea ahalbidetu digu. Honen bidez arlo sozialean, hezkuntza arloan eta asistentzi arloan dauden beharrak ikusten joan gara. Behar hauetatik abiatuta, programaren koordinazio taldeak eztabaida batean murgildu da, aurkitu ditugun gabeziak konpontzeko asmoz eta gazteek dituzten eskaera afektibo-sexualak beteta egon daitezen ahalbidetzeko. Osasunerako Mundu Erakundeak gobernuei emandako aholkuetan oinarrituta, dokumentu batean funtsatu dugu gazteen osasun sexualeko eta ugalketarako zentro baten sortzea. Dokumentua Nafarroako Parlamentuari igorri diogu (…). Dokumentua indar politikoei banatu zaie 2010eko aurrekontuetan sar dezaten. Emaitza ez da positiboa izan eta honek, gure lurraldeko osasun sexualaren garapenerako ekintzak nola baztertu diren kritikatzera bultzatzen gaitu. Iaz 350.000 euro sartu ziren aurrekontuetan arlo afektibo-sexualean ekintzak garatzeko eta Gazteentzako Zentro bat sortzearen aholkua ematen zen. Baina ez da euro bakar bat ere jarri. Eta ez da aurtengo aurrekontuen hitzarmenean sartu. Zentroaren eskaera ez da 2010koan sartu eta gainera, iazko aurrekontua ezin da “berreskuratu” beste ekintza posibleetarako. Izan ere, Nafarroako Gobernuko Osasun Sailburuak argi berdea ematen dio aipatutako diru-kopurutik “Emakumeen Arretarako Zentroen lana aitortu eta eskerrak emateko publizitate-kanpaina bat” egiteko. Hau da,120.000 euro publizitatean eta bat ere ez baliabidee hobekuntzan. Egitasmo honen parte garen pertsona askoren lanean oinarrituta, klase politikoari eta gizarteari orokorrean gure egonezina azaldu nahi diegu.  2009ko aurrekontuen partida hori onartu zenean Andraize Zentroak dokumentu bat banatu zien talde politikoei Osasun Kontesilariarekin negozia zezaten, diru hori inbertitzeko hainbat ekintza proposatzen zirelarik. Emakumeen Arretarako Zentroek egiten duten lana aitortzekoa da, baina Nafarroako Gobernuaren kudeaketa eraginik gabekoa eta oso eskasa dela iruditzen zaigu (…).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun