Kupeleko sagardoa libre 1994an ere

ttipi-ttapa 2010eko otsailaren 1a

Artxibokoa

Duela hamasei urte garai honetan argitaratu zen aldizkarian, ‘Kupeleko sagardoa libre’ izeneko erreportajean, goitiko argazki hori ageri zen: «Munduko Lehen Gerra baino lehen Lesakan egindako kupelak Frantziara esportatzen ziren. Ultzamako haritzarekin egiten zituzten, 25.000 litro arteko kupelak eta Behobiaraino idi gurditan eramaten zituzten. Baina gerrak esportazioaren negozioa hondatu zuen», zioen Josetxo Etxegarai, Lesakako Koxkonta sagardotegiko nagusiak. Lekarozko Larraldea sagardotegiak orduantxe ekin behar zion bere lehen denboraldiari eta Jesus Garcia nagusiak aipatu zigunez, «hemengo sagarrondoak kalitate onekoak eta muztio aunitzekoak dira estudioen arabera».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun