Batzuei ez zaie sagardoa gustatzen. Bertze batzuek garestiak direla diote. Gehienak zakurripurdin daudela (lehenik sagardotegiak eta gero errepideak egin zirela dioenik ere bada). Baina probatu duenak beti bueltatzeko gogoa izaten du. Mahai inguruko edo kupel ondoko lagun eta ezezagun arteko solas, bertso eta kantuek xarma berezia ematen diote sagardotegiei. Txotx!