Bizia abudo baduie

ttipi-ttapa 2010ko ots. 1a, 13:25
Artxibokoa

Haurrak osasunez ongi daudenean ere, zoriontasunaz gain arazoak ere ikusten ditugu.

Azken 10 urteak ziztu bizian joan zaizkit, baina ez alperrik. Nik ere haurrak ditut adin zoragarrian, 3 eta 6 urtekoak. Haurrak dituzuenak badakizue zer den hori: zorionez osasunez ongi daudenean ere, zoriontasunaz gain, arazoak ere ikusten ditugu.Haurrak gauean ametsetan negarrez esnatzen badira…ea noiz koskortzen zareten, guk lo lasai egiteko. Gauetan haurrak lokartzen ez badira…lokartuko zarete segidan oze? Haurrak bazkaltzeko orduan jaten ez badute…haurrak gosez hiltzen eta zuek!… Haurrak txikiak direlikan, konturatu gabe handitzen zaizkigu. Haurrak hauditzen direlikan, ezin ditugu gure ondoan kontu. Eta atautxi-amatxi garelikan, gozatu nahi dugu bilobez (aita eta ama ginelikan guztiz egin ez genuen hura berreskuratzeko). Zertaz itxaron, atautxi-amatxi izatea, hortaz konturatzeko? Barkatu baina 23:30 dire eta banuie haurrak nola lo, arnasa hartzen duten gozatzera…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun