Euskalerriko Ligako eta Berria txapelketako partidak jokatuko dituzte Errekako pilotariek

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 2a

Malerrekako eskuz binakako txapelketan kategoria ttikienetako partida ere izanen dira igandean

Urtarrilaren 29an, ortziral arratsaldeko 19:00etan hasita Berria txapelketako partidak jokatuko dituzte Errekako pilotariek. Beragarako pilotalekuan. Kadete mailako mailan Ibai Juanena eta Etxarri Aranazko Adur Lasa izanen dira Errekako ordezkariak; jubeniletan, Gaizka Bendoiro eta Beñat Oronoz ariko dira eta afizionatuen kategorian, Unai Madariaga eta Imanol Baleztena.

Euskalerriko liga

Euskalerriko Ligan ere izanen dituzte partidak. Iruritako pilotalekuan, larunbat eguerdiko 12:00etan Txarutako Antton Jauregi eta Errekako Beñat Oronoz izanen dira aurrez aurre. Jubenil mailan, Errekako Irail Zestauk Bergarara joan beharko du, igande goizeko 11:30ean Bergarako Rezustaren kontrako partida jokatzera. Jubenil mailan, eskuz binakakoan, oraindik bidai luzeagoa izanen dute Gaizka Bendoirok eta Imanol Juanenak, larunbat arratsaldeko 17:00etan Legution jokatuko baitute bertako bikotearen kontra.
22 urtez beheitiko eskuz binakako txapelketan, azkenik, Errekako Oier Bereau eta Mikel Mindegiak Azpeitian jokatuko dute, Ilunpeko bikotearen kontra, larunbat goizeko 10:30ean.

Nafarroako Kirol Jolasak
Nafarroako Kirol Jolasen barrenean ere, zenbait partida jokatuko dituzte Errekako pilotariek Doneztebeko pilotalekuan. Ortziral arratsaldeko 18:00etan Inda eta Lazkano Paz Zigandako bikotearen kontra ariko dira. Larunbat goizeko 09:30etik aitzinera jokatuko dira gainerako partidak. Bigarren mailako benjaminetan, Zestau eta Erasun Huarteko bikotearen kontra ariko dira; Saldias eta Zelaieta Ardoiren kontra; Mindegia eta Migeltorena Esteribarren kontra eta Arozena eta Ibarra, Aranpilotako bikotearen kontra. Bigarren mailako alebinetan, Berasategi eta Lana Larraungo bikotearen kontra ariko dira eta bigarren mailako infantiletan, Fagoaga eta Sein Mendillorriko bikotearen kontra.

Malerrekako txapelketa
Malerrekako eskuz binakako txapelketaren barrenean, igande goizean kanporaketa berri bat jokatuko da benjamin, alebin, infantil, kadete eta jubenil mailetan. Hurrenez hurren, Legasa, Irurita, Lesaka, Bera eta Doneztebeko pilotalekuetan ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun