Malerrekako eskuz binakako zortzigarren pilota txapelketaren barrenean, sub-22 eta elite mailako kanporaketak jokatu ziren asteazken arratsaldean Bera eta Doneztebeko pilotalekuetan.
Beran, sub-22 kategoriako norgehiagokak jokatu ziren. Aurrera Saiazeko Urbieta eta Errazkinek 18 eta 7 irabazi zieten Oberenako Zuasti eta Iraizoz-i; Lazkaoko Goikoetxea eta Otaegik zuzenean aitzinera egin zuten, kontrarioak ez baitziren agertu; Aldabideko Ezkurdia eta Lukinek 18 eta 12 irabazi zieten Azpeitiko Ilunpeko Iriondo eta Murgiondori; Ilunpeko Aldalur eta Arakistainek 18 eta 14 irabazi zieten Gure Txokoako Bilbao eta Errekako Baleztenari; Ilunpeko Otamendi eta Yeregik 18 eta 10 irabazi zieten Errekako Bereau eta Mindegiari; Fuenmayorreko Larrea eta Diezek 18 eta 10 irabazi zieten Gure Txokoako Ugarte eta Goñiri; Aldabideko Ezkurdia eta Arañak zuzenean aitzinera egin zuten, kontrarioak agertu ez zirelako eta Errekako Madariaga II eta Madariaga III.ak 18 eta 11 irabazi zieten Oiarpeko Agirrezabala eta Irastortzari.
Elite mailan finalerdiak erabakiak
Elite mailan, final laurdeneko kanporaketa jokatu zen Donezteben. Txarutako Pikabea eta Arraztoak 22 eta 14 irabazi zieten Huarteko Yoldi eta Errekako Madariagari; Lesakako Irigoien eta Leitzako Iparragirrek 22 eta 8 irabazi zieten Aurrera Saiazeko Jauregi eta Titin III. taldeko Peñas-i. Aurrera Saiazeko Renobalesek eta Huarteko Landiribarrek 22 eta 16 irabazi zieten Aurrerako Jon Jaunarena eta eta Paz Zigandako Iriarteri; Aurrera Saiazeko Narbarte eta Telletxeak 22 eta 18 irabazi zieten Zugarraldeko Arrastoa eta Girones-i.
Gauzak honela, heldu den asteazkenean jokatuko diren finalerdiak erabakiak gelditu ziren: Txarutako Pikabea eta Arraztoa, Lesakako Irigoien eta Leitzako Iparragirreren kontra, alde batetik eta Aurrera Saiazeko Renobales eta Huarteko Landiribar, Aurrera Saiazeko Narbarte eta Telletxearen kontra bertzetik.