Urtarrilaren 29tik 31ra izanen dira Donamariako inauteriak

TTIPI TTAPA 2010eko urtarrilaren 28a

Aurten ere giro ederra izanen da Donamarian. TTIPI TTAPA

Ortziral goiz-goizetik hasiko dira auzoetan puxkak biltzen

Inauterien garaia ailegatu da eta Donamarian ere hasi da jendea mozorroak egiteko sabaietako trapu zaha­rrak astintzen. Aurtengoan urtarrilaren 29tik 31ra bitartean ospatuko dira. Ortziralean goiz-goizetik hasiko dira auzoetan puxkak biltzen herriko trikitilariek lagunduta. Arratsean, afaldu ondotik, musika izanen da ordu ttikiak arte.
Larunbatean, Herriko Ostatuan gosaldu ondotik, gazteek orgak hartu eta egun guzian  bertze auzoetan ibiliko dira eskean. Eguna Irune eta Itxaso trikitilariek alaituko dute. Ilunaba­rrean afaria Herriko Ostatuan izanen da nahi duenaren­tzat. Gauez Mikel Salaberrik dan­tzaldia eskainiko du.
Igandean, inauteriak akitzeko bazkari batean elkartuko dira herriko gazteak kontuak egin bidenabarrean. Arra­tsal­dean haurrentzako txokolatada eginen da.
Otorduetara joateko Herriko Ostatuan izena eman behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun