Euskal Herriko Ligako partidak jokatu zituzten Errekako pilotariek

Aitor AROTZENA 2010eko urtarrilaren 27a

Urtarrilaren 27an, Malerrekako txapelketako partidak jokatuko dira sub-22 eta elite kategorietan

Euskal Herriko Ligako zenbait pilota partida jokatu zituzten larunbatean Errekako pilotariek.
Donezteben jubenilen eskuz banakako txapelketan, Beñat Oronoz lesakarrak 22 eta 9 irabazi zion Adikide taldeko Sabin Guarestiri. Eskuz binakako partidan, Gaizka Bendoiro eta Imanol Juanenak 21 eta 22 galdu zuten Arkupeko Jon Bilbao eta Ibon Lejarzegiren kontra. Bendoiro eskuko minarekin zegoen eta horrek bal dintzatu zuen partida. 22 urtez beheitiko eskuz binakako partidan azkenik, Errekako Oier Bereau eta Mikel Mindegiak 22 eta 18 irabazi zieten Joko Alai taldeko Eneko Arandia eta Mikel Beldarrain-i.

Malerrekako txapelketako elite eta sub-22 kategoriako partidak gaur
Urtarrilaren 27an, Malerrekako eskuz binakako zortzigarren txapelketako partidak jokatuko dira sub-22 eta elite mailan.
22 urtez azpikoak Beran ariko dira, 16:30etik aitzinera, final zortzirenetako norgehiagoketan. Oberenako Zuasti eta Iraizoz, Aurrera Saiazeko Urbieta eta Jauregiren kontra ariko dira; Lazkaoko Goikoetxea eta Otaegi, Zugarraldeko Valencia eta Grajalen kontra; Ilunpeko Iriondo eta Murgiondo, Aldabideko Ezkurdia eta Lukinen kontra; Ilunpeko Aldalur eta Arakistain, Gure Txokoako Bilbao eta Errekako Baleztenaren kontra; Ilunpeko Otamendi eta Yeregi, Errekako Bereau eta Mindegiaren kontra; Fuenmayorreko Larrea eta Diez, Gure Txokoako Ugarte eta Goñiren kontra; Aldabideko Ezkurdia eta Araña, Añorgako Mitxelena eta Lertxundiren kontra eta Oiarpeko Agirrezabala eta Irastortza, Errekako Madariaga II eta III.aren kontra.

Elite mailakoak Donezteben
Doneztebeko pilotalekuan elite mailakoak ariko dira 16:30etik aitzinera. Hemen final laurdenak jokatuko direnez, finalerdietan zein ariko diren erabakiko da.Lehen partidan, Huarteko Yoldi eta Errekako Madariaga, Txarutako Pikabea eta Arraztoaren kontra ariko dira; bigarrenean, Aurrera Saiazeko Jauregi eta Titin III.eko Peñas, Lesakako Irigoien eta Iparragirreren kontra; hirugarrenean, Aurrerako Jaunarena eta Paz Zigandako Iriarte, Aurrera Saiazeko Renobales eta Huarteko Landiribarren kontra eta laugarrenean, Aurrera Saiazeko Apezetxea eta Telletxea, Zugarraldeko Angita eta Gironésen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun