Eskualdeko 5 futbol talde nagusietatik hiru jautsiera postuetan daude

Aitor AROTZENA 2010eko urtarrilaren 25a

Eskubaloian, Errekako mutilek berdindu egin zuten Anaitazarrarekin eta Lindutx BKTko neskek etxean galdu

Asteburuak denetariko kirol emaitzak utzi ditu. Futbolean, Nafarroako Preferenten Leitzako Aurrerak irabazi egin zuen eta jautsiera postuak gero eta atzerago utzi ditu, baina Baztanek galdu eta azken postuko zuloan gero eta sartuago dago. Erregionaleko lehen mailan, Doneztebek bigarren garaipena segidan lortu du eta lasaitasuneko postuetara hurbiltzen da.

Gipuzkoan, Ohorezko Mailan, Beti Gaztek ere bigarren garaipena segidan lortu du. Azken postutik ateratzeko balio dio, ez ordea jautsiera postuetatik. Gorengoen mailan, berriz, Gure Txokoak liga hasiera txukuna egin zuen, baina azken emaitzen ondorioz, jautsiera postuan sartu da.

Eskubaloian, garaipen zaporeko berdinketa lortu zuen Doneztebeko Errekak ligan partidarik galdu ez duen Anaitazarraren kontra. Emakumezkoetan, Lindutx BKTk galdu egin zuen etxean.

Saskibaloian, Toki-Ona Bortziriak saskibaloi talde nagusiak garaipenarekin bukatu zuen lehen fasea eta honenbertzez, lehenbizikoa izan da bere multzoan. Orain, lehen posturako eta igoerako ligaxka jokatuko du.

Errugbian, Lehen Maila Nazionalean garaipen garrantzitsua eta garbia lortu zuen Baztan Rugby Taldeak.

Hauek izan dira asteburuko emaitzak:

 

FUTBOLA

Nafarroako Preferente mailan
Aurrera 1 (Eden) – Amigó 0
Ardoi 3 – Baztan 2 (Agustin eta Imanol)

Gipuzkoako Ohorezko mailan
Beti Gazte 1 (Ander Maia) – Real Union B 0. 17.

Gipuzkoako Gorengoen Mailan
Martutene 4 - Gure Txokoa 1 (Jon Mikel Matxiarena)

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Doneztebe 3 (Ander Bertiz, Iker Irazoki eta Fermin Orrio) – Burlades 1

Jubeniletan, Gipuzkoako Ohorezko mailako kopa eta jautsiera fasean
Billabona 3 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean
Gure Txokoa 4 (Unai Iparragirrek 3 eta Asier Garcia) – Zestoa 1

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Allerru 2 - Beti Gazte 0
Dunboa Eguzki 2 - Gure Txokoa 2 (Mikel Aldazabal, Antonio Prieto)

Nafarroako kadeteen bigarren mailan
Iruña 1  – Doneztebe 2 (Lander Mindegia eta Jon Sein)

Nafarroako Infantilen lehen mailan

CN Pamplona 1 - Beti Gazte 5 (Koldo Ordax 2, Unai Telletxea 2 eta Jon Ubiria)
Doneztebe 3 (Unai Juanena, Unai Apezetxea eta Jabier Apeztegia) – Gares 5

Nafarroako infantilen bigarren mailan
Doneztebe 1 (Xabier Erasun) – San Cernin 0

Gipuzkoako infantilen kopan
Gure Txokoa 13 – Landetxa 0

Gipuzkoako Emakumeen Kopan
Hondarribia 3 – Beti Gazte 1 (Erika Txoperena)

ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako bigarren mailan

Gure Txokoa 3 – Powers Rangers 1

Gipuzkoako hirugarren mailan
Umore Ona 4 – Pinturas Etxadi 5

Nafarroako neska jubenilak
Doneztebe 2 (Izaro Sukilbide eta Itxaso Arrieta) – Tafatrans Tafalla 0
 
Nafarroako neska kadeteak
Atarrabia 1 – Doneztebe 1 (Izaro Ariztegi)


ESKUBALOIA
Emakumeen 1. Maila nazionalean

Lindutx BKT 22 – Rotulos Plasneon 26

Mutilen 2. maila Nazionalean
Erreka 25 – Anaitazarra 25

Emakumezkoen 2. Maila Nazionalean
Cantolagua 18 - Lindutx BKT B 21

Mutiko jubenilak
Erreka 25 – Huarte 35

Neska jubenilak
Erreka 17 – Loyola Itxako 26

Neska kadeteak
Lindutx BKT A 32 – Malkaitz 20
Loyola B 14  - Lindutx BKT B 12

Mutiko infantilak
BM Burlada 23 – Erreka 36

Neska infantilak
Malkaitz A 21 – Erreka 23

Alebin neskak
Baztango KT 4 – Oberena 12


SASKIBALOIA
Senior 1. Mailan

Toki-Ona Bortziriak 59 – Muthiko Alaiak 44

Kadete neskak
Clientes CAN Alsasua 47 - Toki-Ona Bortziriak 37

Infantil neskak
Toki-Ona Bortziriak 51 – San Cernin A 22

Aurreinfantil neskak
Toki-Ona Bortziriak 39 – Berriozar 31

Minibasket neskak
Toki-Ona Bortziriak 63 – CD Larre 15

Preminibasket neskak
Toki-Ona Bortziriak 5 – Funes 42


ERRUGBIA
Lehen Maila Nazionalean

Baztan RT 40 – Getxo Artea RT B 0

Erregionaleko Ligan

La Unica RT 20 - Baztan RT B 10

Jubenilen Ligan
Universidad de Zaragoza 20 – Baztan RT 0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun