Haiti laguntzeko larrialdi kanpaina eginten ari da Bidelagun elkartea

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 2a

Haitiko lurrikaran kaltetutakoak laguntzeko zenbait ekimen gauzatzen ari dira eskualdean. Fermin ETXEKOLONEA

Urtarrilaren 25etik 29ra janaria, mantak eta maindireak biltzen ditu Elizondon eta Donezteben

Bidelagun elkarteak Haitiko lurrikaran kaltetutakoak laguntzeko larrialdi kanpaina abiatu du. Horretarako, klase guzietako kontserba-latak, pasta, azukrea, esne-hautsa, lekaleak (latan, ez kristalean) eta olioa eskatu dute, baita manta eta maindireak ere.
Material hauen bilketa puntuak honako hauek izanen dira:
Baztango bilketa Elizondoko Doctor Balda plazan, urtarrilaren 25etik 29ra, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Bertizarana eta Malerrekari dagokion bilketa Doneztebeko Telletxea altzaridenda zaharrean eginen da, Merkaopari dendaren ondoan, egun eta ordutegi berean. Biltzen dena, Irungo Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundera bidaliko da eta hemendik, itsasoz, Santo Domingora bidaliko da, Haitiko hiriburuko portua hagitz kaltetua baitago lurrikararengatik. Haitin Zumarragako Ahizpa Mertzedarioei helarazik ozaie eta beraiek arduratuko dira laguntza etxez etxe banatzeaz.

San Antongo errifaren lehen saria ere Haitira

Ez da eskualdetik Haitira ailegatuko den laguntza bakarra. Elizondoko San Anton egunean egin zen zozketaren lehen saria, aretzea, Elizondoko Fermin Garcia-Mata botikariari egokitu zitzaion, baina honek, diruagatik trukatue eta mila euro baino gehiago Haitira bidaliko ditu, Mugarik Gabeko Medikuak, Gobernuz Kanpoko Erakundearen bitartez.
Zenbait ikastetxetan, diru bilketa ere egin dute ikasleek aste honetan eta dirua Haitira bidaliko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun