Malerrekako eskuz binanako zortzigarren txapelketan, kategoria ttikienetako pilotariek bigarren jardunaldia izanen dute igandean.
Benjaminak Legasan
Legasan benjamin mailakoak ariko dira, 09:30etik aitzinera.
Umore Onako Aizkorbe eta Apezetxea, Oiarpeko Kortajarena eta Urdanpilletaren kontra ariko dira; Zugarraldeko Irurita eta Etxeberria, Andoaingo Aranburu eta Osaren kontra; Villabonako Ugartemendia eta Alberdi, Añorgako Leonet eta Izetaren kontra; Oberenako Oskoz eta Mata, Ilunpeko Egiguren eta Iriarteren kontra; Gure Txokoako Eltzaurdia eta Cantero, Añorgako Oliden eta Aiestaranen kontra; Lazkaoko Gelbentzu eta Ruiz de Larramendi, Arkupeko Agirre eta Otxotekoren kontra; Oiarpeko Etxeberria eta Kazabon, Zugarraldeko Villanueva eta Baleztenaren kontra eta Igantziko Biltokiko Mitxeo eta Telletxea, Leitzako Aurrerako Goikoetxea eta Txoperenaren kontra.
Alebinak Iruritan
Alebin mailako partidak Iruritako pilotalekuan jokatuko dira 09:30etik aitzinera. Errekako Salaberria eta Oberenako Mariezkurrena, Villabonako Bear-Zanako Aizpurua eta Lizartzaren kontra ariko dira; Zugarraldeko Ventura eta Villabona, Oiarpeko Leonet eta Etxeberriaren kontra; Zugarraldeko Eseberri eta Agirre II, Oberenako Zubiri eta Espinalen kontra; Ikaztegietako Herrigintzako Mozo eta Jauregi, Uharteko Etxeberria eta Etxegiaren kontra; Lizarrako San Migeleko Azkune eta Anduaga, Ikaztegietako Herrigintzako Lizuriaga anaien kontra; Gure Txokoako Maritorena eta Canabal, Irurtzungo Bi Aizpeko Flores eta Berazaren kontra; Aurrerako Lezea eta Alduntzin, Zugarraldeko Mugiro eta Ezkirozen kontra eta Beti Onak taldeko Puy eta Bidaurreta, Titin III.eko Zaenz eta Ilunpeko Alberdiren kontra.
Infantilak Lesakan
Infantil mailakoak Lesakan ariko dira, igande goizeko 09:00etatik aitzinera. Donibaneko Bakaikoa eta Medina, Oiarpeko Arzalluz eta Azpirozen kontra ariko dira; Villabonako Behar-Zanako Irisarri eta Erasun, Uharteko Orrio eta Goñiren kontra; Zugarraldeko Larunbe eta Sarasa, Gure Txokoako Mitxelena eta Olaizolaren kontra; Donostiko Alde Zaharreko Chiapuso eta Olarra, Oberenako Espinal eta Anduezaren kontra; Lazkaoko Bereziartu eta Garmendia, Herrigintzako Ikaztegietako Zabala eta Luzuriagaren kontra; Villabonako Behar-Zanako Labaka eta Zubiaurre, Oberenako Zubiria eta Mariezkurrenaren kontra; Mendillorri Trinketeko Mayora eta Albiasu, Gure Txokoako Errandonea eta Martinezen kontra eta Andoaingo Gazteluko Arberas eta Gaztañaga, Biltokiko Telletxea eta Txapagaineko Iribarriaren kontra.
Kadeteak Beran
Kadete mailakoak, Berako pilotalekuan ariko dira goizeko 09:00etan hasiko dira. Oiarpeko Ugalde eta Zapirain, Gure Pilotako Ansotegi eta Lopez de Zubiriaren kontra ariko dira; Umore Onako Arozena eta Oteizako Txurruka, Hernaniko Leonet eta Murgiondoren kontra; Aurrera Saiazeko Maiza eta Elustondo, Getariko Goenaga eta Muruaren kontra; Olaztiko Sutegiko Galartza eta Kintana, Uharteko De la Fuente eta Yoldiren kontra; Errekako Ibai Juanena eta Lakuntzako Ramos, Oiarpeko Sarasti eta Imazen kontra; Tolosako Aurrera Saiazeko Mugika eta Iruretagoiena, Leitzako Aurrerako Jaunarena eta Hernandorenaren kontra; Villabonako Behar-Zanako Ormazabal eta Otano, Añorgako Cristobal eta Alberdiren kontra eta Titin III.eko Iturriaga eta Aurrera Saiazeko Labaka, Oberenako Jaurena eta Cordonen kontra.
Jubenilak Donezteben
Jubenil mailakoak, Donezteben ariko dira igande goizeko 09:00etatik aitzinera. Errekako Bendoiro eta Oiarpeko Ugalde, Altsasuko Lopez eta Andoaingo Ulangaren kontra ariko dira; Ezkarayko Victor Esteban eta Errekako Juanena, Hernaniko Ariatimuño eta Azpitarteren kontra; Errekako Zestau eta Aurrera Saiazeko Labaka, Azkoitiko Oteizako Juaristi eta Rezustaren kontra; Zugarraldeko Arrizabalaga eta Mayans, Ilunpeko Etxaniz eta Aizpururen kontra; Usurbilgo Mendizabal eta Barandiaran, Oiarpeko Loperena eta Salaberriaren kontra; Errekako Maia eta Oberenako Larraya, Hernaniko Lujanbio eta Lizeagaren kontra; Pradejongo Fernandez eta Saul, Aurrera Saiazeko Mugika eta Zinkunegiren kontra eta Oberenako Senosiain eta Arraiza, Errekako Oronoz eta Txarutako Jauregiren kontra.