275.000 nafarrek, populazioaren %51,4k, Nafarroan editatutako argitalpenak irakurtzen ditu, CIESek Nafarroako Gobernuko Harreman Instituzional eta Bozeramailea Departamenturako egindako azterketa baten arabera. 2008. urtearen aldean, eremu horretako lehen azterketa egin zenekoaren aldean, irakurleen kopurua %8,7 handitu da.
38 argitalpen aztertu dituzte, maiztasunaren arabera (9 astean behin, 4 hamabost egunean behin, 19 hilean behin eta 6 bertzelako maiztasunarekin). Hilean behin argitaratzen direnek 138.000 irakurle dituzte (%25,8); astean behin argitaratzen direnek 69.000 (%12,9); eta 66.000 (%12,4) bestelako maiztasuna dutenek (bi hilean behin, hiru hilean behin edo sei hilean behin).
Tituluei dagokienez, astekoen artean, hedapen handiena duen aldizkaria “La Verdad” elizbarrutiko astekaria da, 33.000 irakurle dituena; ondoren, ‘La voz de la Ribera’ eta ‘Plaza Nueva’, Tuteran editatutakoak, biak 17.000 irakurlerekin. Laugarren postuan Sakanako euskarazko ‘Guaixe’, 15.000 irakurlerekin, ‘Ribera Navarra” aldizkariaren aurretik, 13.000 irakurle dituena.
Ttipi-ttapk 25.000 irakurle
Hamabortz egunean behin argitaratzen direnei dagokienez, audientzia handiena dutenak, 25.000 irakurlerekin ‘Ttipi-Ttapa’, eta ‘Calle Mayor’ (Lizarra Lurraldea); ondoren, ‘La voz de la Merindad’ (Tafalla), 14.000 irakurlerekin.
Hilean behin argitaratzen direnen audientziari dagokionez, zerrendaren buru da ‘Barrios de Iruña’, 60.000 irakurlerekin. Oso azpitik, 18.000 irakurlerekin, ‘Iruñerrian Auzolan’ aldizkaria eta 17.000 irakurlerekin beste hiru argitalpen: ‘Nuestro Tiempo’ (Nafarroako Unibertsitatea), ‘Entreto2 Auzolan’ (Lizarra Lurraldea), eta euskara zerbitzuetako udal arteko ‘Ze berri?’ aldizkaria. Ondoren, 13.000 irakurlerekin, ‘Negocios en Navarra’ eta ‘Vivir en Barañáin’.
Bertzelako maiztasuna duten aldizkariei dagokienez, aipatzekoa ‘Conocer Navarra’ (hiru hilean behin argitaratutakoa), 25.000 irakurlerekin, ‘Zona hospitalaria´ (bi hilean behin argitaratutakoa), 21.000 irakurlerekin, eta aisialdi eta modako ‘Escaparate’ (hiru hilena behin argitaratutakoa9, 18.000 irakurlerekin.
Inkesta hori urrian egin zitzaien 14 urtetik gorako 1.007 pertsonari, 2009. urteko Nafarroako Komunikabideen Audientziaren Azterketa Orokorraren bigarren edizioaren testuinguruan. Konfiantza-maila %95ekoa da.