Ortziralean, hilak 22, Itur-Ondo elkartean eginen den afariarekin hasiko dira Beintza-Labaiengo inauteriaK. Afalondotik, berriz, Mikel Salaberrirekin dantzaldia izanen da goizaldera arte. Afarira joan nahi duenak lehenagotik izen-ematea komeni da, eta Itur-Ondon jarrita dauden zerrendetan.
Larunbatean, 10:00 aldera, gosaria izanen da. Ohi bezala, jendea mozorrotua hurbilduko da gosaltzera eta Labaiengo auzotik poteoa hasiko da gero, etxez-etxe puxkak bilduz. Frantziskok alaituko ditu bazterrak.
Goiza etxez-etxe pasatu ondotik, 14:00 aldera Itur-Ondo elkartera bueltatu eta bazkaria izanen da. Baserri batzuetara ere joanen dira eta arratsaldez Beintzako auzoari emanen zaio buelta. Ondotik afaria izanen da Itur-Ondon. Goizaldera arte Frantziskoren musika doinuak izanen dira.
Etxez-etxe bildutako puxkak egun berean probexten ez badira, beharbada, gelditzen denarekin eta bildutako diruarekin hurrengo asteburuan afaria eginen da.