Doneztebeko Erreka elkarteak zortzigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketan, elite mailako lehen jardunaldia osatzeko falta ziren partidak jokatu ziren asteazkenean. Lau partida ziren jokatzekoak, baina bi bikotek huts egin zutenez, bi bakarrik jokatu ziren Donezteben eta bietan ez zen kolorerik izan.
Aurrerako Jaunarenak eta Paz Zigandako Iriartek 22 eta 4 irabazi zieten Hernaniko Errasti eta San Sebastian-i eta Aurrera Saiazeko Renobales eta Huarteko Landiribarrek 22 eta 7 irabazi zieten Zugarraldeko Santesteban eta Lopetegiri. Aurrera Saiazeko Apezetxea eta Telletxeak eta Zugarraldeko Angita eta Gironesek aitzinera egin dute partidarik jokatu beharrik izan gabe.
22 urtez beheitikoak Beran
Sub-22 mailan Beran jokatu ziren asteazkenean lehen jardunaldia osatzeko falta ziren partidak. Ilunpeko Otamendi eta Yeregik 18 eta 14 irabazi zieten Aurrera Saizeko Sukia eta Biain-i; Fuenmayorreko Larrea eta Diezek 18 eta 8 irabazi zieten Aurrera Saiazeko Barandiaran eta Otaegiri; Aldabideko Ezkurdia eta Arañak 18 eta 8 irabazi zieten Zaramagako Saez de Azteasu eta Berruetari; Añorgako Mitxelena eta Lertxundik 18 eta 9 irabazi zieten Oberenako Etxaide eta Calvori; Oiarpeko Agirrezabala eta Irastortzak 18 eta 12 irabazi zieten Huarteko Beroiz eta Garciari eta Errekako Madariaga II eta Madariaga III.ak 18 eta 3 irabazi zieten Iruñeko Club Natacioneko Yudego eta Acedori. Errekako Bereau eta Mindegia eta Gure Txokoako Ugarte eta Goñi partidarik jokatu gabe egin zuten aitzinera, arerioak ez baitziren agertu.