Inoiz baino parte-hartze handiagoa Errekaren proban
TTIPI-TTAPA | DONEZTEBE
Doneztebeko Erreka elkarteak hitzordu bikoitza zuen Urtezahar egunean. Goizean 70 mendizale inguru bildu ziren ohitura bete eta Mendaur mendira joateko.
Arratsaldean Doneztebeko San Silvestrea izan zuten. Proba gero eta indartsuagoa dagoela argi dago, izan ere inoiz baino korrikalari gehiago izan ziren laister egiten. 150 korrikalari denetara: 50 haurretan eta 100 helduetan.
Gainera jende aunitz bildu zen zirkuitoan korrikalariak animatzeko. Proba akitzerakoan sariak eman eta parte hartzaile guztien artean komertzioek emandako 17 opari zozketatu ziren.
Mutiletan Iñigo Arregi doneztebar gazteak etorkizun haundiko korrikalaria dela argi utzi zuen, eta proba irabaztea lortu zuen. Nesketan berriz, Teresa Jadraque izan zen garaile.
SAILKAPENA
1. Iñigo Arregi 11:22
2. Patxi Irazoki 11:32
3. Xanti San Miguel11:36
4. Iñigo Lasaga 11:50
5. Fermin Oteiza 11:56
1. Teresa Jadraque13:42
2. Ana Zelaieta 13:45
3. Lorea Agirre 15:14
4. Topi Jadraque 16:12
5. Paula Jadraque 16:13