Abenduaren 20an jokatu ziren Erratzun Baztango XXVIII. pilota txapelketaren finalak. Bortz partida jokatu ziren.
Umeen mailan ikusi zen partidarik berdinduena Lekarozko bi bikoteren artean. Azkenean Jon Larretxeak eta Unai Elizondok 18 eta 17 irabazi zieten Oier eta Aimar Ariztegiri.
Kimuen mailan, Arraiozko Eki Etxandik eta Almandozko Peio Oskozek 18 eta 7 irabazi zieten Elizondoko Ander Zelaieta eta Lekarozko Manex Meokiri.
Haurren mailan, Oronozko Enaitz Antso eta Elizondoko Sergio Oskozek 18 eta 11 irabazi zieten Sunbillako Iker eta Andoni Espelosini.
Kadeteen mailan, Iturengo Ugaitz Elizaldek eta Igantziko Mikel Beginok 18 eta 12 irabazi zieten Iturengo Arkaitz Untxalo eta Elizondoko Dario Trantxeri.
Gazte mailan, azkenik, lau terdiaren barrenean buruz buru jokatutako partidan, Amaiurko Antton Jauregik 18 eta 10 irabazi zion Oronoz-Mugairiko Joseba Arizmendiri.