Mugimendu haundirik gabe joan dira urteko lehenbiziko asteak

Margari eta Koro 2010eko urtarrilaren 21a

Sorginen Museoa gan den asteondarrera bitarte itxita egon da

Zentzu haundiarekin ilbeltza deitzen zaio hilabete huni, nonbait iluna eta tristea delako. Eta franko ilun eta tristea dugu egun hauetan herria, ostatu eta jate­txe aunitz itxita baitaude. Museoa eta leizea ere itxita egon dira, ilbeltzaren 1etik 15era; asteondarrean ireki­tzekoak ziren, baina elurtea zela-eta 9-10eko asteondarrean ez ziren ireki.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun