Urtero bezala, mus txapelketa antolatu du Sarako Izarra errugbi taldeak. Urtarrilaren 30ean iraganen da 14:00etatik aitzinera Omordian. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute 24a baino lehen (0033) 624208978 telefonora deituz. Txapelketan parte hartzeko bost euro ordaindu beharko dira eta afarirako beste 20 euro. Afaria denei irekia da.