Atxuri Urdin peñak ateraldi bat antolatu du otsailerako Gironara

Xan Harriague 2010eko urtarrilaren 21a

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 31 da

Atxuri Urdin Reala futbol taldeko peñak ateraldi bat antolatu du heldu den otsailaren 20an eta 21ean Gironara (Katalunia) bi taldeen arteko partida ikustera joateko. Autobusa, partidaren sar­tzea eta hotelarentzat 100 bat euro kostako dela aurreikusi da. Behar izanez gero, auto­busa Beratik abiatuko da eta Saran barna Kataluniako bidaia eginen. Deial­dia irekia da eta inte­resatuak diren guztiek izena eman behar dute hilaren 31 baino lehen.

Izen-ematea
Izena ematearekin batera, 60 euroko aurre­rapena eskatzen da. Txekeak, izen-deiturak, eta kontakturen bat (helbide elektronikoa edo telefonoa) honako helbide honetara eman behar dira: Peña Plata-Atxu­ri Urdin, Pleka Trinketea 64310 Sara, edo Patrick Etxegarai Saskirekin harremanetan sartu zenbaki honen bidez (0033) 662911725. Zehaztasun gehiago nahi izanez gero, galderak egin daitezke penaplata@euskalerria.org helbidean edo peñaren web orria bisitatuz, www.atxuriurdin.com. Tokiak mugatuak direnez, izena lehenik ematen dutenek izanen dute lehentasuna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun