Herriko Etxeak bi etxegune berri sortuko ditu ondoko hilabeteetan gazteentzat. Karrika Nagusia ondoan, Karrikari So Bi altxatuko dute eta aintzira gainean, Oihamunt. 50.000 eta 57.000 euro artean balio izanen dute Oihamunteko 11 lur zatiek, hau da, merkatuan baino ainitz gutiago. Espekulazioa gelditzeko erosleek ezin izanen dituzte lurrak saldu karioago 20 urtez. Ortzana etxeguneko lur bateko erosleek nahi izan zuten lurra karioago saldu baina justiziak arrazoin eman dio Herriko Etxeari, hogoi urtez ezin da holakorik egin aberasteko herriari merke erosia zaion lur batekin. Senpere eta inguruetako hautetsiak pozik dira justiziaren erabakiaz lanean segitzen ahalko baitute lur merkeak salduz gazteeri.