Nahiz eta hiru egun lehenago Interneten ikus zitekeen jadanik, urtarrilaren 11an jakin da ofizialki abiada haundiko treinbide berria nuntsu pasako den, bertzeak bertze, Senpere iparraldean. Segimen batzordeak kilometra bateko zabalera duen kolidorea marraztu du eta hori proposatuko dio Frantziako garraio ministroari. 2010 hondarrean, 500 metrako kolidorea marraztuko da. Ibilbide hori ez da Ibarrun eta Helbarrun auzoen artean, eta Larrun mendiaren azpian pasako, bigarren bidea, mendebaldean dena atxikia izan baita. Christine Bessonart auzapezak dio kalte gutien sortuko duen bidea dela lan zelairik edo ur edangarria hartzeko tokirik ez baita hunkitua izanen.
Dena den, mobilizaturik segituko du eta urtarrilaren 23an, proiektuaren kontra Hendaian eginen den manifestaldian parte hartzera deitu du andere auzapezak. TTIPI TTAPAri erran dionaz, burdin bide berria ez da beharrezkoa oraingo linea 2050ean baizik ez baita saturatua izanen. Hendaiako manifestaldirat joateko autobusak abiatuko dira herritik.