Bertizko Partzuergo Turistikoak, produktu turistikoen garapenerako Nafarroako Gobernuko laguntzarekin, Baionatik Urdazubin barna Iruñera doan Donejakue bideko zatiaren liburuxka bat argitaratu du.
Urdazubi-Baztango Donejakue Bideko lagunen elkarteari esker, orografia errazagoa izateagatik Erdi Aroan gehien erabili zen bide hau berreskuratu ahal izan da. Olagueko aterpea aurten zabaldu da eta Iruñera arteko etapa guztiak burutzeko aukera dago.
Argitalpenean, sarrera historiko bat eta Baionatik Iruña arteko herri nagusienen deskribapena aurkezten da. Bi udalek argitalpenean kolaboratu dute bertze dozena bat baliabide turistikoren publizitatearekin batera. Maketatze erakargarri bat eta argazki aukeraketa on bat egin da eta informazio zehatza rutasnavarra.cometik hartu da.
Hiru bertsio argitaratu dira: euskaraz, gazteleraz eta frantsesez. Nafarroako Turismo bulegoetan eta Bidea igarotzen den informazio puntu nagusietan banatu dira. Horrez gain, langilegoak publikoari banatuko dio, parte hartuko duen turismo ferietan eta baliabide honen bidez, pertsona gehiago gure zonaldera hurbiltzea espero da.
Bertiz Partzuergoko www.consorciobertiz.org web orriak atal berezi bat du bidearen informazioarekin eta gida eskuragarri du, eta emailez nahiz telefonoz eska daiteke.