Euskal Herriko mus txapelketaren kanporaketa ortziralean jokatuko da Sunbillan

TTIPI TTAPA 2010eko urtarrilaren 20a

22:00etan hasiko da Ulibeltzak elkartean

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa bat Sunbillan jokatuko da ortziral honetan, hilak 22. Ulibeltzak Elkartean izanen da, 22:00etan. Izen-eman nahi duenak 21:30etik 22:00etara egin beharko du.
Irabazten duen bikoteak martxoaren 6an izanen du hurrengo kanporaketa, Iruñeko Arrano elkartean 21:30ean. Finala, berriz, joan den urtean bezala, Seguran (Gipuzkoa) izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun