Erreka elkarteak zortzigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketan kategoria ttikienetako lehen jardunaldia jokatu zen igandean.
Benjaminak Legasan
Ttikienez aurrera, benjamin mailakoak igande goizeean aritu ziren Legasako pilotalekuan.
Oiartzungo Oiarpeko Kortajarena eta Seinek 18 eta 11 irabazi zieten Atarrabiako Beti Onak taldeko Sanchez eta Torrecillas-i; Andoaingo Aranburu eta Osak 18 eta 15 irabazi zieten Donostiako Alde Zaharreko Olarra eta Alzuriri; Añorgako Leonet eta Izetak 18 eta 5 irabazi zieten Irungo Kurpil Kirolakeko Sanchez eta Lizarazuri; Azpeitiko Ilunpeko Egiguren eta Iriartek 18 eta 10 irabazi zieten Amurrioko Urieta eta Alavari; Añorgako Oliden eta Aiestaranek 18 eta 1 irabazi zieten Irurtzungo Bi Aizpeko Berastegi eta Lizarragari; Lesakako Arkupeko Agirretxe eta Otxotekok 18 eta 8 irabazi zieten Donostiko Ruiz Zeberio eta Salaberriari; Zugarraldeko Villanueva eta Baleztenak hutsean utzi zituzten Irurtzungo Galartza eta Azpiroz, eta Leitzako Aurrerako Goikoetxea eta Txoperenak 18 eta 11 irabazi zieten Huarteko Jamar eta Esaini.
Alebinak Iruritan
Alebin mailan, 32 bikote aritu ziren goiz-arratsaldez Iruritako pilotaplazan.
San Migueleko Azkune eta Anduagak 18 eta 6 irabazi zieten Huarteko San Martin eta Elizalderi; Ikaztegietako Herrigintzako Lizuriaga anaiek, 18 eta 10 irabazi zieten Oiarpeko Telletxea eta Ugalderi; Gure Txokoako Maritorena eta Canabalek hutsean utzi zituzten Irurtzungo Cobos eta Arzoz; Bi Aizpeko Flores eta Berazak 18 eta 4 irabazi zieten Lazkaoko Irizar eta Zubizarretari; Aurrerako Lezea eta Alduntzinek hutsean utzi zituzten Oberenako Ancin eta Correa; Zugarraldeko Mugiro eta Ezkirozek 18 eta 5 irabazi zieten Getariako Aranguren anaiei; Beti-Onakeko Puy eta Bidaurretak hutsean utzi zituzten Errekako Inda eta Lazkano eta Titin III taldeko Zaenz era Ilunpeko Alberdik 18 eta 3 irabazi zieten Olaztiko Sutegiko Martinez de Albeniz eta Gartziari. Igande arratsaldean Errekako Salaberria eta Oberenako Mariezkurrenak 18 eta 4 irabazi zieten Andoaingo Gaztelekuko Usandizaga eta Mierari; Villabonako Bear-zanako Aizpurua eta Lizartzak hutsean utzi zituzten Errekako Larretxea eta Saldias; Zugarraldeko Ventura eta Villabonak 18 eta 6 irabazi zieten Añorgako Esposito eta Matxain-i; Oiartzungo Oiarpeko Leonet eta Etxeberriak 18 eta 5 irabazi zieten Alde Zaharrako Arbizu eta Bravori; Zugarraldeko Eseberri eta Agirre II.ak 18 eta 3 irabazi zieten Hernaniko Erdozia eta Nobleri; Oberenako Zubiri eta Espinalek 18 eta 12 irabazi zieten Errekako Berasategi eta Lanari; Ikaztegietako Herrigintzako Mozo eta Jauregik hutsean utzi zituzten Errekako Arrieta eta Zozaia; eta Uharteko Etxeberria era Etxegiak 18 eta 11 irabazi zieten Getariako Gure Txeruko Aristi eta Zenekortari.
Infantilak Lesakan
Infantil mailan ere 32 bikote aritu ziren goiz-arratsaldez Lesakako udal pilotalekuan. Lazkaoko Bereziartu eta Garmendiak 18 eta 17 irabazi zieten Sutegiko Fernandez I eta II.ari; Ikaztegietako Zabala eta Luzuriagak hutsean utzi zituzten Aurrerako Gartziarena eta Sagastibeltza; Villabonako Labaka eta Zubiaurrek 18 eta 15 irabazi zieten Beti-Onak taldeko Ayesa eta Iruritari; Oberenako Zubiria eta Mariezkurrenak 18 eta 12 irabazi zieten Zugarraldeko Saldias eta Pedroarenari; Mendillorriko Trinketeko Mayora eta Albiasuk 18 eta 15 irabazi zieten Zugarraldeko Villabona I eta Etxarri I.ri; Gure Txokoako Errandonea eta Martinezek hutsean utzi zituzten Aurrera Saiazeko Urdanpilleta eta Aburuza; Andoaingo Arberas eta Gaztañagak hutsean utzi zituzten Errekako Fagoaga eta Sein, eta bertze horrenbertze egin zuten Biltokiko Telletxea eta Txapagaineko Iribarriak Azpeitiko Aizpuru eta Peñagarikanorekin.
Arratsaldean, Iruñeko Donibaneko Bakaikoa eta Medinak 18 eta 3 irabazi zieten Zugarraldeko Noval eta Aranguren-i; Oiartzungo Oiarpeko Arzalluz eta Azpirozek 18 eta 8 irabazi zieten Uharteko Sanchez eta Kurpil Kirolakeko Lizarazuri; Villabonako Bear-Zanako Irisarri eta Erasunek hutsean utzi zituzten Etxarri Aranazko Gure Pilotako Iriarte eta Arratibel; Uharteko Orrio eta Goñik 18 eta 10 irabazi zieten Tolosako Aurrera Saiazeko Urdanpilleta eta Etxeberriari; Zugarraldeko Larunbe eta Sarasak 18 eta 8 irabazi zieten Irurtzungo Bi-Aizpeko Iragi eta Martijari; Berako Gure Txokoako Mitxelena eta Olaizolak 18 eta 13 irabazi zieten Donibaneko Laso eta Ruiz-i; Donostiko Alde Zaharreko Chiapuso eta Olarrak 18 eta 3 irabazi zieten Atarrabiako Beti Onak taldeko Villanueva eta Iruritari eta Oberenako Espinal eta Anduezak hutsean utzi zituzten Ordiziako Peña eta Mendia.
Kadeteak Beran
Kadete mailako bikoteek Berako Eztegara pilotalekuan ekin ziotn Malerrekako txapelketari igande goizeko 9etan.
Gure Pilotako Ansotegi eta Lopez de Zubiriak 18 eta 5 irabazi zieten Donibaneko Oroz eta Saenz de Pipaon-i; Hernaniko Leonet eta Murgiondok 18 eta 4 irabazi zieten Iruñeko Club Natacion taldeko Zamora eta Viedmari; Getariko Gure Txeruko Goenaga eta Muruak hutsean utzi zituzten Zugarraldeko Zuñiga eta Fernandez; Uharteko De la Fuente eta Yoldik 18 eta 10 irabazi zieten Txarutako Elizalde eta Andoaingo Jauregiri; Oiartzungo Oiarpeko Sarasti eta Imazek 18 eta 2 irabazi zieten Alegiako Intxurreko Murua eta Nazabal-i; Leitzako Aurrerako Jaunarena eta Hernandorenak hutsean utzi zituzten Andoaingo Eskudero eta Paredes; Añorgako Cristobal eta Alberdik 18 eta 10 irabazi zieten Alegiko Intxurreko Aranda eta Mugikari, eta Oberenako Jaurena eta Cordonek 18 eta 9 irabazi zieten Zugarraldeko Bernabe eta Alduntzin-i.
Jubenilak Donezteben
Jubenil mailan Doneztebeko pilotalekuan jokatu zen lehen jardunaldia, goiz-arratsaldez.
Usurbilgo Mendizabal eta Barandiaranek hutsean utzi zituzten Oberenako Juanena eta Etxamendi, eta Oiarpeko Loperena eta Salaberriak bertze horrenbertze egin zuten Andoaingo Aristimuño eta Irastorzarekin; Errekako Maia eta Oberenako Larraiak 18 eta 4 irabazi zieten Huarteko Salvador eta Goñiri; Hernaniko Lujanbio eta Lizeagak 18 eta 17 irabazi zieten Arbizuko Zelaia eta Gabilondori; Pradejongo Fernandez eta Saulek hutsean utzi zituzten Etxarri Aranazko Ijurra eta Lasa; Aurrera Saiaz taldeko Mugika eta Zinkunegik ere hutsean utzi zituzten Txukun taldeko Isasmendi eta Errekako Kanpo; Oberenako Senosiain eta Arraizak 18 eta 12 irabazi zieten Astigarragako Barandiaran eta Sanchez-i eta Errekako Oronoz eta Txarutako Jauregik hutsean utzi zituzten Huarteko Iraola eta Iraizoz.
Arratsaldean, Errekako Bendoiro eta Oiarpeko Ugaldek hutsean utzi zituzten Irurtzungo Barberena eta Loidi; Altsasuko Lopez eta Andoaingo Ulangak 18 eta 4 irabazi zieten Arbizuko Jaka eta Karasatorreri; Ezkaraiko Victor Esteban eta Errekako Juanenak 18 eta 11 irabazi zieten Zugarraldeko Txorraut eta Jaundeabaurreri; Hernaniko Santxo eta Azpitartek 18 eta 10 irabazi zieten Etxarri-Aranazko Gure Pilotako Agirre eta Urkijori; Errekako Zestau eta Aurrera Saizeko Labakak 18 eta 7 irabazi zieten Olaztiko Sutegiko Tollar eta Gastaminzari; Azkoitiko Oteizako Juaristi eta Larrañaga,k 18 eta 10 irabazi zieten LAPKEko Urretabizkaia eta Bereziarturi; Zugarraldeko Arrizabalaga eta Mayans-ek hutsean utzi zituzten Oiarpeko Taberna eta Beola eta Azpeitiko Ilunpeko Etxaniz eta Aizpuruk 18 eta 3 irabazi zieten Lizarrako San Migueleko Aznarez eta Unanuari.