Elurra urte zaharrean eta elurra urte berrian

F. ETXEBERROA 2010eko urtarrilaren 20a

F. ETXEBERROA

Elurra utzi zuen urte zaharrak eta elurra ekarri digu urte berriak. Alde batetik, joan den  abenduaren 19ko ekaitzak elurraz gain, haizete indartsua ekarri zuen. Teilatuak altxatu, leihoak hautsi eta zuhaitzak erori ziren errepidera. Horma eta elurra ere pilatu ziren errepidean, eta horrek arriskutsu bihurtu zuen bidea. Baina bertze aldetik, urte berriak ere elurte haundia ekarri zuen. Urtarrilaren 8tik 10erako asteburuan gogotik bota zuen eta ederki zuritu zituen bazterrak. Goiko argazkian he­rria elurtua ageri da, eta behekoan, abenduko haizeak frontoiaren teilatua nola eraman zuen ikus daiteke, baita etxe bateko kontraleihoarekin zer egin zuen ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun