Duela bizpahiru hilabete, Erakurrin zegoen irudia hondatua zegoela ikusiz, Leitzako mendizale batek pilotari baten irudia jarri zuen. Handik egun batzutara Ezkurrakoek ere zaharra berritu zuten aizkora baten irudiarekin. Izan ere, Ezkurrako seme gehienak zuhaitz mozten aritu dira Iratin, Frantzian eta Kanadan eta aizkora da kirolik maitatuena. Aizkolari handiak ere eman ditu Ezkurrak, Fausto, Joanes edo Mindegia anaiak, besteak beste. Argazkian ageri denez, Ezkurrakoek jarritako irudia Leitzakoena baino altuagoa da. Bertsolariak esango lukeen moduan, «behingoz ezkurdarrak leitzarrak baino handiagoak izan dituk».