Otsailaren 21ean jokatuko da abenduan jokatzekoa zen aizkora apustua

F. ETXEBERROA 2010eko urtarrilaren 20a

Mindegia osaba-ilobak Joseba eta Juanitoren kontra ariko dira

Mikel Mindegiaren anaiak eta semeak, Txurdineako Joseba eta Iturengo Juanitoren kontra abenduaren 27an jokatu beharreko apostuaren berri eman genuen aurreko ale batean. Baina Josebak min hartu zuelako apostua aste batzuk atzeratu egin zen.
Dagoeneko, ordea, eguna eta tokia zehaztu dituzte: otsailaren 21ean izanen da desafioa, 12:00etan Doneztebeko frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun