Dirulaguntza

TTIPI TTAPA 2010eko urtarrilaren 20a

Nafarroako Gobernuaren bidez, 54.000 euroko laguntza hartuko du Udalak Hirigintza Plana egiteko. Plana egitea 60.000 euro kostatzen da, eta beraz, Gobernuak aurrekontuaren %90 subentzionatuko du.
Plana hiru urtetan eginen da: 2010ean kontratua sinatu eta lurral­dea­ren okupazioaren estrategia eta modeloa onartuko dira; 2011n Planaren hasierako onespena eginen da eta 2012an behin behineko onarpena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun