Ortziral eta larunbat honetan izanen dira inauteriak

ttipi-ttapa 2010eko urtarrilaren 20a

Aurten ere gisa guzietako mozorroak ikusiko dira inauterietan. TTIPI TTAPA

Otorduetara joateko izena aurretik ematea komeni da

Ortziralean, hilak 22, Itur-Ondo elkartean eginen den afariarekin hasiko dira inauteriak edo iñoteak. Afalon­dotik, berriz, Mikel Salaberrirekin dan­tzaldia izanen da goizal­de­ra arte. Afarira joan nahi duenak lehenagotik izen-ema­tea komeni da, eta Itur-Ondon jarri­ta dauden zerrendetan.
Larunbatean, 10:00 aldera, gosaria izanen da. Ohi bezala, jendea mozo­rrotua hurbilduko da gosaltzera eta Labaiengo auzotik poteoa hasiko da gero, etxez-etxe puxkak bilduz. Frantziskok alaituko ditu bazte­rrak.
Goiza etxez-etxe pasatu ondotik, 14:00 aldera Itur-Ondo elkartera buelta­tu eta bazkaria izanen da. Baserri ba­tzue­­tara ere joanen dira eta arra­tsaldez Beintzako auzoari emanen zaio buelta. Ondotik afaria izanen da Itur-Ondon. Goizaldera arte Frantziskoren musika doinuak izanen dira.
Etxez-etxe bildutako puxkak egun berean probexten ez badira, beharbada, gelditzen denarekin eta bildutako diruarekin hurrengo asteburuan afaria eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun