Giro eta umore ederrean joan dira Eguberrietako ekitaldiak. Olentzero aurten ahuntz eta guzti etorri zen menditik eta haur, gazte zein gurasoekin gustura ibili zen kalejiran. Errege bezperako besta ere arrakastatsua izan zen oso, eta goizaldeko ordu txikiak arte luzatu zen. Goizean gaztetxoak ibili ziren joareak soinean, eta gauean helduek hartu zieten lekukoa, gainean ditugun inauteriei bidea irekiz.