Natur ondarea zaindu eta erabiltzaileek pistak modu orekatuan erabiltzeko araudia onartu du Udalak, eta joan den asteaz geroztik, indarrean dago. Beraz, hemendik aurrera, pistetan gehieneko abiadura 25 kilometro ordukoa izanen da, eta pistetatik kanpo mendian ibilgailu motordunetan ibiltzea debekatua egonen da, baita pistetan 15 tonatik gorako ibilgailuetan ibiltzea ere, euria ari badu edo lohia dagoenean. Besteak beste, debeku horiek ageri dira araudi berrian.