Aspaldiko urteotan ez bezala, Donamarian ere elurrak sekulako bistak utzi dizkigu. Herrian bertan 20 zentimetroko elur zama izan dugu. Nahiz eta zenbait tokitan mugitzeko arazoak izan, batzuentzako gozamen ederra suposatu du elurteak. Horrela, haur eta helduak ederki gozatu dute elurretan jolasean.